Ur garbitik edaten ari nintzelakoan,
burua laionetan.
Apurka apurka somatzen hasia naiz, dardara bat erraietan.
Arpegian maskara ta atzean labana,
pozoia odolean.
Orainarte garaile izan zara baina,
amaitu da azkenean.
Larros ederrenak arantzak izan ohi ditu,
ez dut jartzen zalantzan.
Baina kontuz ez deizun sekula zulatu, birrindu arte bihotza.
Ni ere enaiz santu bat izango baina,
guztia aurpegira.
Gezurrez betetako harreman bat baino, nahiago urrutira.
EZ GAITZATELA ISILDU, GURE ORDUA IRITSI DA. EZ DEZAIEGUN ONARTU, ESTALTZEA GURE HITZA. EZ DUGU INOIZ JARRIKO BOTEREA HAIENGAN.
Ur tanta bakoitzaz itsasoa sortzean,
barea eta gardena.
Baina uste gabean isurtzen hasi da,
apurka petroleoa.
Sorbaldan hiru kolpe ta irribarre bat,
jarri nahian zalantzan.
Ez duzu baretuko barruan dudana,
eta nahiago urrutira.
EZ GAITZATELA ISILDU...
Ez muxu, ez negar, ipini zaitez han,
eta bi puntu ahoan.
Zuk baino askoz ere gehiago maiteko nautenak ditut alboan.
Zergaitik mila aldiz saiatu eta higatu,
ustela den honetan.
Ez dizut sinisten eta zu ez bazoaz,
ni noa une honetan.
Entzungai:
Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones
Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor, revise los detalles y acepte el servicio para ver las traducciones.