MUNDUA GELDITUKO BALITZ (2021) 

 

Elkartu ezin garenean,
egunak amaitzean,
eskuaren beste aldean,
Inor ez dagonean.

 

Maitasuna hausten denean,
ametsak zapustean,
bidean galtzen garenean,
Inor ez ikustean.

 

Ni zuretzat, zu niretzat, egunsentiak ametsak.
Mendi gailur, itsas ertzak, baina berriz laino beltzak.
Maite zaituzten hoientzat, zer daukazun esan behintzat,
Milaka gau desio bat!

 

Mundua geldituko balitz,
sekula amaitzen ez den begirada batean,
une bat balitz, infinitua.

Mundua geldituko balitz,
gauak, besarkadak, lagunak, oihuak, kantak
eta bihotzak… aske lau haizetara!

 

Zalantza luzatzen denean,
ta arnasa laburtzean,
etxea estutzen denean,
Beldurra zabaltzean.

 

Irri hori sortzen denean,
beharrezko unean,
beheko suen aldamenean
amesten duzunean.

 

Ni zuretzat zu niretzat, egunsentiak ametsak…

 

Mundua geldituko balitz…

 

 

 

Hitzak: Jon Maia

 

 

 

      Entzungai:

Logo

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor, revise los detalles y acepte el servicio para ver las traducciones.