HONDARRAK (2018)

 

Pertsonak hondar aleak 

mundua den hondartzan,

batzuetan geldi daude 

beste askotan martxan.

Ez uste ezer garenik 

ez ibili zalantzan,

patua den korronteak 

garabiltza dantzan. 

 

HONDARREZKO ERLOJU BAT DA BIZITZAN, DENA. 

JAKIN ALE HAU IZAN LITEKEENA, PENA, AZKENA.

 

Maitea elkartu ginen 

ur askoren tartean ,

pozik olatu handiak 

heldu diren artean.

korronteak jarri gaitu 

elkarren apartean,

aro berri bat hasteko 

txokoren batean. 

 

HONDARREZKO ERLOJU BAT

 

 

 

      Entzungai:

Logo

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor, revise los detalles y acepte el servicio para ver las traducciones.