BARRUAN DUGUN UMEA (2021)

 

Lo hadi ttuntturunberde
dio sehaska kantuak,
lokartzekotan nengonean
gurasoek abestua.
Gertutik ahots goxoaz
laztan eztiz lagundua,
gau hoietako iluntasuna
Argitzen zuen doinua.

 

Ondoren pintto txakurra
izan genuen laguna,
lehen aldiz begi bat isten
maisua izan genuna.
Txuri ta beltza kolorez,
koskik egiten ez duna,
orain koskak nonahi ditugu,
Nor ote da erruduna.

 

Uztaia gora ta gora
doa lurretik zerura,
huraxe ondo mugitzea
soilik genuen ardura.
Uztai barruan preso
egoetaren gezurra,
salto batez aske izan nahi dut,
haur jokuetan modura.

 

Heldu izan nahi genuen
nerabezaro desira,
zahar guztiei heroi modura
egoten ginen begira.
Orain aldiz begiratuz
Umeek duten argira,
sarritan itzuli nahi dugu
dena eder zen aldira.

 

Haurtzaroko doinuekin
iragana berpiztea,
argazkian ikusten dugun
haurtxo hori oroitzea.
Beti heldu izatea
ez denez inon legea,
mesedez ez zazu preso utzi
barruan dugun umea.

 

 

 

      Entzungai:

Logo

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor, revise los detalles y acepte el servicio para ver las traducciones.