Ama, zer ote barruan dudana,
denbora da horrela noana,
betiko izango ahal da?
Ezin sendatu zara baina jakin,
gu egongo gara zurekin,
behar duzun denerako.
Zinak, oheak, medikuak, minak,
gelako pareta urdiñak
ahaztu nahi ditut betiko.
Esku bi hemen dituzu ta estu
heldu itzazu ta sinestu
laster zarela jaikiko.
INDAR LATZ BAT ERRAIETAN ZEHAR,
BIZITZEKO NAHIAK DAKAR,
SENDATU ZAITEZEN AZKAR.
BIZI GRINAK MIN DENAK IRENTSI
BADITZAKELA SINETSI,
BORROKATU ETA EUTSI,
EZ ETSI!
Eutsi, zurekin izango naiz,
entzun, zurekin dagoenak
ezin dizu itzali argia.
Zer den jakin gabe inpotentzia,
noiz itzuliko den galdetuz
gela ilunera argia.
Malko bakoitzean isladatzen da,
borroka amaitzen ari da,
galdu dut itxaropena.
Ekaitz eta gailurren gainetik gora
igoko zarela sinistu,
erabat osatuko zara!
Entzungai:
Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones
Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor, revise los detalles y acepte el servicio para ver las traducciones.