BIO
Julen Alonso

JULEN ALONSO APEZETXEA (1996-07-25) Haurra zenetik izan du julenek musikarekin konexio berezi bat. Bere jolas bakarra, etxean bere ikuskizun propioak sortzea zen. Ondo gogoratzen du nola bere aurreneko aurrezkiak, ke makina batean xahutu zituen. Etxeko lanparak hartu eta koloretako paperekin inguratzen zituen, kontzertuetako argiak irudikatuz.

Lau urte zituela etorri zitzaion hauspoaren grina. Umetatik erakartzen zien botoiak eta hauspoak. Bost urterekin bere gurasoek jostailuzko tekladun akordeoi txiki bat oparitu, eta lehenengo urtean kantuak belarriz ikasten hasi zen. Denbora batera, Orioko musika eskolan akordeoia ikasten hasi, eta bertan Arrasateko akordeoi lehiaketetarako prestatu eta parte hartu zuen hainbat urtez. Ondo gogoratzen du lehen aldiz jende aurrean jo zuen tokia, Amaia antzokian 800 pertsonen aurrean, 5 urterekin.

 

Denbora batera, 14 urte zituelarik, egun batean Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar trikitilariak telebistan ikusi ondoren, Julen guztiz txundituta geratu zen instrumentuarekin, eta bai beraiekin ere. Julenen hitzetan, musika munduan izan dituen erreferente handienak izan ziren, eta gaur egun ere dira. Zirrara berezi bat sentitu zuen, non akordeoiarekin zuen obsesioa, trikitixara pasatzen hasi zen. Akordeoiarekin bezala, trikitixa belarriz hasi zen ikasten denbora batez. Gero, irakasle ezberdinetatik pasa ondoren, Eneritz Aulestia panderojolea ezagutu, eta elkarrekin trikiti txapelketetan parte hartzen zuten hainbat urtez. Julenek, presio asko eta autoexijentzia asko sufritu zuen harren, bere buruari metak jartzeko eta teknika asko lantzeko balio izan diola dio.

21 urte betetzean, Gazteen Trikiti Txapelketetan ezin izan zuten gehiago parte hartu. Orduan, bere trikitixaren ibilbidea bertan amaitutzat eman ordez, puntu eta aparte bat egitea erabaki zuen.

 

2018. urtean, ordurarte ikasi eta bizitakoarekin, sortuta zituen kantu guztiak bildu, eta bide berri baten lanketan hasi zen, bere izena izango zuen proiektuarekin, diskoarekin. "SUTAN DANTZAN". Musikariak: Iker Telleria (perkusioa), Eneritz Aulestia (ahotsa), Joanes Ederra (baxua) eta Ander Ederra (gitarra). Argi zuen diskoa autoprodukzio bidez argitaratuko zuela, hasiera batean, bere asmoa familia eta lagunei oparitzeko bakarrik zen eta.

Single bezala, BIZIGOZA izeneko bideoklipa argitaratu zuen.

Youtube plataformara igo zuen inongo aurreikuspenik gabe, eta ikusi zuenean bideoklipa uste baino jende gehiago partekatzen hasi zela, bere proiektua familian eta lagunartean soilik geratu ordez, Durangoko azokan stand bat alokatu eta bertan bere diska berria saltzen jartzea pentsatu zuen.

Hau eta gero, SUTAN DANTZAN ikuskizuna sortu zuen Julenek, Oinkari dantza taldearekin batera.

Aian eskaini zuten lehen ikuskizuna, estreinakoz 2020ko Uztailak 24ean. 

2021. urtean, "ESKUETAN BIHOTZA" izeneko bigarren albuma argitaratu zuen. Eta gaur egun, ikuskizun honekin darrai.

Logo

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor, revise los detalles y acepte el servicio para ver las traducciones.